Gaurtik aurrera zabalik egongo da Herri Denda

uriola.eus 2021ko abe. 13a, 09:37

Urtero legez, Erronda kaleko Zirika! Herri Gunean Bilboko hainbat kolektiboren materialak salgai izango dituzte. Urtarrilaren 8ra arte egongo da irekita.

Herri mugimenduetan diharduten 30 kolektibo baino gehiago egongo dira presente aurtengo Herri Dendan. Beti bezala, liburuak, musika, arropa, osagarriak eta beste gauza asko jarriko dituzte eskuragarri Erronda kaleko 12. zenbakian.

Dendaren ordutegia honako hau izango da: 11:00-15:00 / 16:00-20:00