2.411.358,18 eur bideratu ditu Bilboko Udalak Altamirako Irisgarritasun Plan Integralera. Sei jarduketak osatzen dute plana, hala nola lau elementu mekaniko martxan jartzea, zenbait ataritako sarbideak hobetzea eta auzoko kale garaiena zati batean oinezkoentzako egokitzea.
Orografia berezia du Altamira auzoak, maila ezberdinetan banatuta baitaude kaleak eta eremu oso maldatsua baita. Hori dela eta, kaleen arteko zeharkako konexioa hobetu nahi izan dute, irisgarritasunaren mesedetan.