Goizeko hamaikak aldean egin dute KEM-MOC taldekoek ekintza ez-biolentoa, Juan de Garay kaleko kuartel militarra eraisteko helburua zuena. Ekintza horretan, bi ekintzailek "Bota Kuartela" margotu dute instalazioa eraldatzen hasteko, bi ekintzaile eraispenarekin hasi diren bitartean, eta beste bi ate nagusian eskegi dira "Gastu militarra 43.000 milioi €" zioen pankarta batekin, 2022rako onartutako gerrarako aurrekontuari erreferentzia eginez. Sare sozialen bidez zuzenean zabaldu dute aktibistek beren ekintza.
????⬛️ Ekintza Zuzen Ezbiolento honetan, gaur #Bilbo-ko gobernu militarraren harresiak eraisten hasi gara, eta #BotaKuartela kanpainaren leloa margotu dugu kuartel bereko atean.#Ezbiolentzia #DesobedientziaZibila #Antimilitarismoa pic.twitter.com/M2RRwR4xrI
— KEM-MOC BILBAO (@MOCBILBAO) December 18, 2021