Ia 4.000 lagun hartu zituen Miribillako kantxak, giro ederrean zortzikotearen lanak bertatik bertara entzuteko. Lehen zatiko ariketa guztiak bete ostean, Nerea Ibarzabal eta Jone Uria sailkatu ziren buruz bururako, eta bakoitzak bere kartzelako lana osatu ostean jakinarazi zuten epaimahaiak hartutako erabakia. Hala, Markina aldera joan zen txapela azkenean. Txalo zaparradaz hartu zuten ikusleek txapelduna, baita gainerako bertsolari guztiak ere.
Azken puntuazioak honako hauek izan ziren:
1. Nerea Ibarzabal Salegi......................874,5
2. Jone Uria Albizuri..................................866
3. Etxahun Lekue Etxebarria....................520,5
4. Xabat Galletebeitia Abaroa...............507,5
5. Onintza Enbeita Maguregi...................489,5
6. Aitor Bizkarra Ruiz...................................486
7. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola.........484
8. Gorka Pagonabarraga Agorria...........464