Bilbobusek eta funikularrak ordutegi berezia izango dute bihar eta etzi

uriola.eus 2021ko abe. 23a, 10:06
Argazkia: Bilboko Udala

Bihar, barikua (abenduak 24), Bilbobusen linea guztietako azken irteerak 20:00etatik 20:30era bitartean izango dira. Artxandako Funikularrak, aldiz, 21:00etan egingo du azken zerbitzua. Abenduaren 25ean, 09:15etik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara bitartean egongo da martxan.

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak jakinarazi nahi du bihar, abenduaren 24an (barikua), Bilbobusen linea guztien azken irteerak 20:00etatik 20:30era bitartean egingo direla eta tarte horretan, astegunetako ohiko ordutegia izango dela. Barikutik zapatura bitarteko gauean ez da gautxori zerbitzurik egongo.

Abenduaren 25ean (zapatua), lehenengo irteerak 09:00etan izango dira. Zapatutik domekara bitarteko gauean Gautxori zerbitzua ohi legez ibiliko da.

Informazio gehiago geralekuetan, udalaren web-orrian (www.bilbao.eus/bilbobus), sare sozial ofizialetan eta 010 telefonoan (944 010 010).

Bestalde, Artxandako Funikularrak, barikuan, abenduaren 24an, 21:00etan egingo du bere azken zerbitzua. Biharamunean, abenduaren 25ean (zapatua), zerbitzua 9:15etik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara emango da.