Osasungintza duina eskatuko dute auzoz auzo

uriola.eus 2022ko urt. 10a, 12:28
Abenduko kontzentrazioa Alde Zaharreko anbulatorioaren aurrean

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak hainbat mobilizazio deitu ditu datozen egunetarako, "osasun arloko murrizketen amaiera eta presentzialtasunera itzultzea eskatzeko".

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak "kalitatezko osasungintza" eskatu zion urte berriari, eta, hain zuzen, horixe aldarrikatzera aterako dira datozen egunetan hainbat auzotako anbulatorioen aurrera. Murrizketak alde batera uztea eta presentzialtasuna itzultzea izango dira eskaera nagusiak. Joan den abenduaren 22an ere osasun langileak protesta egitera eta lehen arretaren beharra azpimarratzera atera ziren.

Honako hauek izango dira urtarrileko deialdiak:

- Arangoiti-Deustu. Bi auzoek Deustuko Anbulatorioan egiten dute deialdia, 12an eta 19an, 19:00etan.
- Alde Zaharra. Urtarrilaren 12an eta 19an, 19: 00etan, Errondako anbulatorioan. San Adrianen atxikimendua.
- Olabeagak, Basurtuk, Altamirak eta Masustegik elkarrekin deitu dute Basurtuko anbulatorioan. 12an eta 19an, 19:00etan.
- Otxarkoaga 12 eta 19, 19:00 Osasun zentroan
- Errekaldek eta Iralak ere 12rako eta 19rako deialdia egingo dute Errekaldeko anbulatorioan, 19: 00etan.
- Santutxu. Urtarrilaren 12an 19: 00etan Karmeloko anbulatorioan.
- Uribarri. Urtarrilaren 19an, 18: 30ean, Arrapala Mekanikoetan.
- Zorrotza. Urtarrilaren 12an eta 19an, 18: 30ean, Zorrotzako anbulatorioan.