Anbulatorioen ateetan egin dute protesta osasungintza duin baten alde

uriola.eus 2022ko urt. 13a, 13:56

Azkeen asteetan lehen mailako arretak pairatzen ari den egoera latza salatu dute auzo ezberdinetako anbulatorioetan. Bilboko Auzo Elkarteen federazioak, osasungintza presentzial publiko eta duina eskatu du.

Osasun zentroetako langile eta auzotarrak bildu ziren atzo kaleetan protesta egiteko. Azaldu dutenez, egoera larriagotzearen beldur dira. Izan ere, "erabateko kolapsoa" bizitzen ari dira Osakidetzako lehen mailako osasun-arretako zerbitzuan. Osasun-plantillaren, baliabideen eta tresnen defizitez gain, "utzikeria eta aurreikuspen falta" ikusi dute.

Osasungintzaren gaur egungo egoera “onartu ezin dutela” azpimarratu dute. Egoera horren barruan, arreta presentziala, arreta telefonikoarengatik aldatzen ari dira: “Gobernuak telefono bidezko arretaren ontasunak goraipatzen dituen bitartean, herritarrek itxarote-ilara luzeak dituen zerbitzu prekarioa pairatzen dute”. Baita ere, covid-19a detektatzeko autotesteatze eta autorrastreatzearen ondorioz, infrodiagnostikoa sortzen ari da, medikuen esanetan.

Arazo hauengatik guztiengatik, jasaten ari diren egoera salatzeko garaia zela onartu zuten. 2021Ean, herritarrek neurri kontraesankorren aurrean izandako pazientzia azpimarratu dute. Baina horrekin amaitzeko, 2022ari zera eskatu diote:

• Aurrez aurreko arretara itzultzea itxarote ilararik gabe
• Deustuko etengabeko arreta gunearen gaueko zerbitzu presentziala berreskuratzea
• Umeei ez zaiela pediatra zerbitzurik falta bere auzoetako osasun-zentroetan.
• Gure adinekoei hurbiletik eta aurrez aurre ematen diezaiegun arreta, ilararik gabe, geriatriako
zerbitzu espezifikoekin.
• Gure amatxuek emagin zerbitzua berreskuratu dezatela.
• SAMUReko anbulantzia zerbitzua mantendu dezatela
• Bilboko herritarrek konfiantzazko familia-medikuak berreskuratu ditzatela.
• Osakidetzako langileek baldintza duinetan lan egin dezatela, gaixoen eta gehiegizko lan kargen saturaziorik gabe eta atsedenerako eskubidearekin, osasun-zentroetako ordutegiak murriztu
gabe.
• Osasun mentalean inbertitu daitela, garai bateko tabuetatik askatuz.
• Urtez urte erretiroa hartzen duten langileen ordezkapenak eta plazak bete ahal izateko behar
adina lanpostu sortu daitezela.

Atzo egin zuten eta aldarrikatu zuten moduan, datorren azteazkenean, urtarrilak 19, berriz ere anbulatorioen aurrean kontzentratuko dira.

(Argazkiak: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa)