Euskarazko bikoizketa eta azpitituluak txertatuko ditu Amazon Prime Videok

uriola.eus 2022ko urt. 17a, 10:32

Pantailak esukaraz ekimen (Argazkia:pantailak euskaraz)

Hemendik aurrerako Estatuko film eta telesail originaletan euskarazko, katalanezko eta galegoko bikoizketa eta azpitituluak txertatuko dituztela iragarri zuen, Espainiako Amazon prime Videoko zuzendaria den Koro Castellanok.

Plataforma digitala, 2023rako indarrean egotea espero den Ikusentzunezko Lege orokorrari aurreratu zaio erabaki honekin. Pantailak Euskaraz ikusentzunezkoen aldeko ekimenak, positiboki baloratu zituen zuzendariaren adierazpenak. Hala ere, zalantzan jarri dute berrikuntza hau "ekinbide propioz" egin ote duten edo datorren urteko legeak ezarri ditzakeen betebeharrei aurre egiteko den.

Borondate onez egin dutela frogatzeko aukera "aparta" dutela adierazi dute: "euren katalogoan dituzten, euskarara bikoiztuta dauden, baina euskarazko audiorik gabe eskaintzen dituzten filme eta telesail guztiak ere euskaraz ikusteko aukera txertatu dezatela eskatu nahi du Pantailak Euskarazek". Esaterako, Ballerina (2016), Playmobil Filma (2019), Dora Esploratzailea eta Hirukiak telesailak.

Legearen beharrean

Horrelako enpresa handi eta pribatu batek euskararen bikoizketa eta hazpidatzien alde egitearekin pozik agertu dira. Hala ere, horrelako erabakiak legez bermarazteko beharra ikusi dute sektore horren egonkortasuna eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko: "aldeko hautua egin duten era berean egin dezakete bihar kontra, eta euskal gizarteak eta euskarazko bikoizketa eta azpidatzien sektoreak, egonkortasuna eta epe luzerako bermeak behar ditu kalitatezko zerbitzua eman eta jaso ahal izateko". 

Lege berrian, plataformen ekoizpenean eta katalogoetan hizkuntza gutxituen %6ko kuotak bermatzea, esistitzen diren euskarazko audio eta azpidatziak derrigor txertatzea, eta RTVEkedukiak euskaraz ere eskaintzea eskatzeko lanean lanean jarraituko du aurten Pantailak Euskarazek; Kontseilua, Topagunea, Hekimen eta Tokikomekin batera. 

Legea betetzeko erakundeak

Lege horiek aurrera eramateko, horien jarraipena eta betearazpena bermatuko duten erakundeen beharra azpimarratu du Panatailak Euskarazek. EAEn eta Nafarroa Garain ikusentzunezkoen kontseiluak sortzea eskatu du.