Ez da ALGARArako garaia baina…

Erabiltzailearen aurpegia

(Zortziko handian)

Aurtengo udan, Naja aldean
Ez da entzun algararik

Jende multzorik ez dugu bildu
karpapean pilaturik

Ta Marijaia distantzian dugu
gogoratu tristeturik

Aste Nagusi gabeko uda
ez baitago ulertzerik

Baina pandemia ez da betiko
itzuliko da ALGARA

Hurrengo urtean berriro ere
bueltatuko da euskara

Maskara kendu, pottak banatu
denok batera Naxara

Pellot pirata ta lagunekin
txosnan mozkortuko gara!

The post Ez da ALGARArako garaia baina... first appeared on Algara Konpartsa.

Osorik irakurri