Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioak hainbat euskal jarraitzaileren arreta lortu du. AEBetan asmatu zuten jokoa, eta Katalunian zabaldu ostean, gurera iritsi da. Berbaxerka jokoan zazpi hizki ezberdin biltzen dira egunero, eta ahalik hitz gehien osatu behar ditu jokalariak. Letretako bat gorriz nabarmentzen da, eta letra hori da ezinbestean erabili behar dena. Euskaltzaindiaren hiztegian jasotako hitzak baino […]