Auzoz auzo kontzentratu dira berriz osasungintza duina eskatzeko

uriola.eus 2022ko urt. 20a, 11:32

Abusuko anbulatorioan kontzentra
La Mercedeko anbulatorioan kontzentra
Alde Zaharreko anbulatorioan kontzentra
Deustuko anbulatorioan kontzentra
Basurtuko anbulatorioan kontzentra
Uribarriko anbulatorioan kontzentra
Santutxuko anbulatorioan kontzentra
Otxarkoagako anbulatorioan kontzentra
Deustuko anbulatorioan kontzentra
Rekaldeko anbulatorioan kontzentra

Aurreko asteazkenean egin zuten moduan herritarrak kalera atera dira. Auzoetako anbulatorioen aurrean egin dituzte elkarretaratzeak osasungintzak jasaten ari den egoera eta erakundeen aurreikuspen eza salatzeko.

Bilboko auzoen elkarteen federazioa kalera atera da berriro herritarrak eta plantillak osasungintzan jasaten ari diren egoera salatzeko. Protokoloetan egiten ari diren aldaketa eta murrizketak salatu dituzte. Izan ere haien esanetan, neurri berriek kontraesanak sortzen ari dira herritarren artean.

Bizkaiko sendagileen elkargoak aurreikusitako egoera dela aldarrikatu dute: "lehen arretaren iragarritako heriotza da". Hala ere "badirudi" erakundeek ez dituztela aurreikuspen gehiegirik egin. Bilakaerara adi egongo direla azaldu dute eta bitartean osasun publiko, presentziala eta kalitatezkoa aldarrikatzen jarraituko dute. Horretarako, igande honetan Bihotz Sakratutik 12:00etan sindikatuek deitu duten manifestaziora joatera animatu dituzte herritarrak.

(Argazkiak: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa)