2021ko Café Bar Bilbao antzerki laburreko sariak eman dituzte

uriola.eus 2022ko urt. 20a, 12:29

Aurtengo irabazleak (Irudia: Café Bar Bilbao)

XIX. edizioan Mikel Fernandino Zure sotoko ardoa lanagatik eta Bertol Arrieta  Deus ex twingo lanagatik eraman dute saria euskarazko atalean. Marieta Díaz de Toledo bilbotarrak, gaztelaniazko saria lortu du La tela de araña lanarekin.

Sari hauen bitartez dramaturgo berriak idaztera bultzatzea bilatzen dute. Aurtengo edizioan 29 gidoi jaso ditu epaimahaiak, 21 gaztelaniaz eta 8 euskaraz.  Antolakuntzaren esanetan gidoien maila oso altua izan da. Izan ere, euskarazko edizioan bi irabazle aukeratu dira. 

Horiek, Tartean Teatroaren laguntzarekin irakurketa dramatizatua formatuarekin taularatuko dira Bilboko Lautan Hiru jaialdian. Horretaz gain, Bilboko Pabiloi 6 aretoko Antzerki Arineko jardunaldietan parte hartzeko produkziorako laguntza jasoko dute.

Deus ex twingo

Mikel Fernandino (Lasarte-Oria), 2015ean lortu zuen sari bera, Un pequeño PP lanagatik. Aurten Deus ex twingo idatzi du. Aurtengo lana maiatasunaren komenigarritasunari buruz hitz egin nahi du. Gizatasunaren historian zehar interes handia mugitu dituen substantzia bat. Kasu honetan bi pertsona arrunten artean.

Zure sotoko ardoa

Beste euskarazko irabazlea, Bertol Arrieta (Zarautz), narraziogintza izan du jarduera nagusia orain arte. Zure sotoko ardoa izan du bere lehen antzezlana. Honetan, bikotekide ohi batek, kasualitatez taberna berean hartzen du aterpe udaberriko ekaitz baten ondorioz. Une gozoak oroitzen hasiko dira baina baita ere haien bizikidetzako trapu zaharrak aterako dituzte.

La tela de araña

Azkenik, gaztelaniazko irabazlea Marieta Díaz de Toledo bilbotarra, La Espiral liburuan ditu bilduta bere lan esanguratsuenak. Cuerpos de barro eta Tocata y fuga deituriko beste antzezlanak ditu. Aurtengo lanean, hilkutxa bat, hiru aulki, bi ahizpa eta horietako baten alaba irudikatzen ditu. Hiru emakume inguru itolarri batean preso, euren aita eta aitonak sortutakoa.