AEK-ak aurtengo Korrikaren ibilbide osoa aurkeztu du. Aurreko urtean pandemiagatik atzeratu ostean, aurten egingo da. Aurretik iargarri zuten moduan martxoaren 31an aterako da Amurriotik. Aurrekoan amaitu zen lurralde berean hain zuzen ere. 11 egun Euskal Herri osotik korrika egin ostean 10ean helduko da Donostiara.
Zazpigarren egunean helduko da Bilbora, apirilaren 6an. Erandiotik heldu eta Elorrietatik sartuko da 19:36an, 1566km-an. Lau ordu baino gehiago emango ditu auzoz auzo, 23:50ean Zorrotzatik atera arte 1648km-an.
Ibilbidearen xehetasunak eta ekimenaren unean-uneko egoera kontsultatu ahalko da dagoeneko eskuragarri dagoen Korrika aplikazioaren bidez. Gainera haien webgunean ibilbide osoa herrika eta eskualdeka ikusgai dago.
Bilboko ibilbidea
Elorrieta:19:36 San Ignazio:19:44 Ibarrekolanda:19:51 Deustu:19:55 Uribarri:20:09 Begoña:20:19 Txurdinaga-Otxarkoaga:20:28 Santutxu:20:47 Bolueta:21:03 Abusu:21:09 Miribilla:21:38 Bilbo Zaharra:21:42 Irala:21:45 Errekalde:21:56 Indautxu:22:07 Abando:22:37 Basurtu:23:39 Zorrotza:23:48
Kilometroak erreserbatzeko aukera ostailaren 1ean zabalduko da Korrika bulegoen bitartez.
HitzEkin lelopean
Aurtengo edizioa HitzEkin lelopea izango du nagusi 2500km baino gehiagotan. AEK-ak azaldu duen moduan, hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea: "Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak" azaldu dute.