2022ko otsailaren 3an, osteguna, 18:30ean, BilbaoArteko Art House Zinema aretoan LATSARIAK/LAVANDERAS dokumentala izango da ikusgai, Esti Maguregik zuzendua, Argenis Mesa, Marta Brancas eta Irune Lauzirikaren laguntzarekin, eta Con Ciencia y Arte Elkarteak sustatua. 2022an estreinatutako dokumentalak emakume latsarien bizipenak eta testigantzak biltzen ditu.
Lana jatorrizko bertsioan egongo da, gaztelaniaz eta euskaraz, azpitituluekin, eta 45′-ko iraupena izango du. Proiektuaren bultzatzaileak saio honetan egongo dira eta, dokumentala ikusi ondoren, elkarrizketa-eztabaida bat proposatuko da.
Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik telefonoz erreserbatuta (telefonoa: 94 415 50 97), proiekzioaren egunean bertan, 9:00etatik aurrera. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezko maskara erabiltzea.