2022an estreinatutako dokumentalak emakume latsarien bizipenak eta testigantzak biltzen ditu. Con Ciencia y Arte elkarteak sustatu du ikus-entzunezkoa. 35 minutuko iraupena dauka eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da (azpitituluekin).
Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute filmaren sustatzaileekin batera.