Belaunaldi berriko Gernikako zuzendari gazteak, karisma, talentu eta moldakortasun handia du. Bilboko Udal Musika Bandak aurtengo kontzertu-denboraldian izango dituen lau zuzendari gonbidatuetako bat da.
Bilboko taldeak Charles Ives, Robert Russell Bennett, Luis Serrano Alarcón, Percy Aldridge Grainger eta Boris Kozhevnikov bezalako autoreen obra handiak interpretatuko ditu.
Kontzertua igande honetan, otsailak 6, izango da, 12:00etan Euskalduna Jauregian. Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.