2022/02/09 19:00

Musika saioa

Bilboko Txistulari Banda Xabier Zabalarekin eta Miren Fernandezekin

Bilboko Txistulari Banda Xabier Zabalarekin eta Miren Fernandezekin
Euskalduna Jauregia, Abando - Indautxu

Sua Piztuz lanarekin izandako azken arrakastaren ondoren, Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira itzuliko da berriro, "Ilargi Malkoak" izeneko ikuskizunarekin. Kontzertua asteazken honetan, otsailak 9, izango da 0D aretoan, 19:00etan. Beste behin ere, Txistularien taldeak lehen mailako gonbidatuak izango ditu, Xabier Zabala musikaria eta Miren Fernández abeslaria.

Oraingoan, mugimendua eta argazkien aniztasuna izango dira musika emanaldiaren ezaugarri nagusiak. Hainbat irudi proiektatuz, giro intimo eta sentsual batean murgilduko dute publikoa. Giro hori lortzeko, horretarako musikari egokienetako batek sortutako doinuak izango dituzte, Xabier Zabalarenak. Xabier Txistulari Bandaren ohiko kolaboratzailea da eta kontzertuan zehar, akordeoiarekin eta teklatuarekin batera interpretatuko ditu obrak. Besteak beste, honako abesti hauek interpretatuko dituzte, “Ostroen dantza”, “Mollarri”, “Itsasontzia”, “Jai txiki”, “Izarren izarra” edo “Aitari”.

Kontzertuan zehar, halaber, Xabierrek berak moldatutako zenbait abesti eta pieza herrikoi entzungo dira, hala nola, “Korrika mix”, “Irish eyes”, “Ken zazpi mix” eta “Scotland itsasoa”.

Xabier Zabala ibilbide oparoko musikaria da, bere ekarpenak musikaren hainbat arlotan egin ditu: irakaskuntzatik hasi eta hainbat talderentzat musika sormenean lan handia egin du, esate baterako, “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoentzat musika sortzen. Horrez gain hainbat pelikula eta laburmetraietako musika ere sortu izan du.

Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko lankideetako bat ere izan da urteotan. Kontzertuko beste protagonistetako bat, Miren Fernández abeslaria izango da. Zenbait doinu abestuko ditu, horien artean Zabalak musikatutako eta kontzertuaren izenburuaren ildotik doazen Antonio Machadoren bi poesia nostalgiko: “Un hilo entre los dos” eta “Eran tu voz y tu mano”.

Kontzerturako sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan eros daitezke. 2 euroko prezioa dute, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 euro), publiko orokorrarentzat.