Miguel de Unamuno saiakera lehiaketaren XXIII. edizioa

uriola.eus 2022ko ots. 12a, 10:00

Bilboko udalak jatorrizko lanak jasotzeko epea irekiko du otsailaren 15ean eta apirilaren 30ean itxiko du. Irabazlearentzako diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da euskarazko lanarentzako eta gaztelaniazkoarentzat.

Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko edizio berri baterako deialdia zabaldu da. Lehiaketaren edizioa 1999an egin zen lehen aldiz eta aurten 23. edizioa ospatuko du. Aurten ere, bi modalitate ezberdin egongo dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa.

Bere lana hizkuntza horietako batean egiten duen edozeinek aurkeztu ahalko da lehiaketara. Gaia librea da eta argitaratu gabeak eta saririk jaso gabeak izango dira. Bestalde, 100 folioko luzera izango dute gutxienez, DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman 12 letra motan eta 1,5 espaziotan idatzita egongo da.

Formatu digitalean bidali beharko dituzte haien saiakerak idazleek Udalaren web orriaren bidez www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Bertan agertuko dira parte hartzeko  oinarri guztiak eta izena emateko formularioa. 

Aurreko urteko irabazleak

XXIII. edizioan, Jorge Fernandezen Espectropías izan zen irabazlea eta euskarako modalitatean Oskar Gazteluren Heriotzari aurrez aurre begira irabazi zuen.