Sare sozialetan aipatu duten bezala, neurrion indarraldia amaitu berri den honetan hautsa astindu eta berehala jarri da martxan Kafe Antzokia.
Hala, biharko bi musika emanaldi iragarri dituzte. Bata 20:00etan izango da Kutxa Beltzean, hau da, goiko aretoan, Supercremalleras gernikarren eskutik. Sarrera doakoa izango da.
Jarraian, 21:30ean hasita, Rafa Rueda eta bere taldea igoko dira agertoki nagusira. Antzokiaren webgunean aurrez erosiz gero, 10 eurotan eskura daitezke sarrerak. Leihatilan, aldiz, 13 euroko prezioa izango dute.