Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Bilbora

uriola.eus 2022ko ots. 18a, 08:51

Euskararen aldeko ekimenik entzutetsuenaren 22. edizioko ibilbidea eta egutegia zehaztu du AEK-k. Bada, apirileko lehenengo asteazkenean igaroko da gure hiritik, iluntze-gau partean. Elorrietatik sartuko da, eta auzorik auzo antxintxika ibili ostean, Zorrotza aldetik aterako da Barakaldorantz.

Gogoratu 2022ko Korrika datorren hileko azken egunean abiatuko dela Amurriotik, eta zazpi lurraldeak zeharkatu ostean, apirilaren 10ean helduko dela lekukoa Donostiara. Edizio honen leloa Hitzekin izango da.