Zaintzeko atseden hartu ostean, abestera eta haien musika jotzera bueltatuko da Zea Mays. 2021eko irailean, Kemena deituriko lan labur berria argitaratu zuten, baina urrian, Aiora Errenteria abeslariak sufritzen zuen umetokiko minbizia zaintzeko denbora bat hartuko zuela iragarri zuen: "Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit", adierazi zuen Errenteriak komunikatu baten bidez.
Atzo, lau hilabeteren ostean, taldea bere buelta iragarri zuen; albiste on bikoitza. "Atseden hartu ondoren eta zaintza pertsonalari denbora eskaini ostean, Zea Mays bueltan da" aipatu zuten sare sozialen bitartez. Itzulera hau gainera, berezia izango da Rock taldeak 25 urte betetzen baititu. "25 joan dira ta! ekitaldia musika eta errepideko urte hauek ospatzeko topagunea da. Oraingoan, gainera, etxean izango gara eta ilusio berezia egiten digu ekitaldi hau Zea Mays familiarekin partekatzeak".
Kontzertu nagusia Bilbon izango da apirilaren 9an Santana aretoan. Momentuz, Euskal Herrian emango duten bakarra izango da eta sarrerak bihartik aurrera, apirilak 23, jarriko dituzte salgai. Horretaz gain, beste zazpi data iragarri dituzte. Apirilaren 22an Logroñon, 23an Madrilen, maiatzaren 14an Torrelavegan, 15ean Valladoliden, 20an Zaragozan eta 21ean Bartzelonan.
Lan berria
Hala ere, kontzertuak ez dira izango sorpresa bakarra. Hilabete hauetan proiektu berriak prestatzeko denbora izan dutela azaldu dute eta horren harira, martxoaren 3an single berria aterako dute aurrerapen moduan, Aiora Errenteria (abeslaria), Piti Imaz (gitarra), Rubén Gonzalez (baxua) eta Asier Basabek, (bateria) osatzen duen taldea. Azkenik, eskertuta agertu dira "orain arte jaso dugun babesagatik".
BUELTAN GARA! ✨
— Zea Mays (@zeamaysrock) February 21, 2022
9 DE ABRIL, sala Santana, BILBAO
25 JOAN DIRA TA!
Las entradas para el concierto será el próximo día 23 de febrero a las 12:00.
El día 3 de marzo publicaremos nuestro nuevo single. pic.twitter.com/YcerUeCa2n