2022/02/24 18:30

Elkarretaratzea

Atxuriko kantxako hesien aurkako kontzentrazioa

Atxuriko kantxako hesien aurkako kontzentrazioa
Bilboko Udaletxearen aurrean, Bilbo

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen oharra:

"- Urtarrilaren 3an, lotsaren hesia jarri zuen Udalak Atxurin.
- Ez zaie harrera duinik eskaini bertan lo egiten dutenei. Aterpetxe-plaza eskaini zen, tenperatura 4ºC-tik beherakoa izan zen bitartean. Horren ondoren, etxerik gabeko pertsonak kalera itzuli ziren.
- Duela 7 egunetik hona, Udaltzaingoak Atxuriko parkean ematen du gau osoa, pertsona horiek kaletik bertatik kanporatuz eta Artxanda mendira edo Miraflores zubira joatea beste aukerarik eskaini gabe.
 
ASKI DA! esaten dugu. Burdin hesiak berehala kentzeko eskatzen dugu, poliziak gaua kaleetan igarotzen duten pertsonen jazarpena bertan behera uzteko eta harrera duina egiteko.
 
Ostegun honetan, OEE gisa sartu dugun mozioa bozkatuko da, udaleko alderdiek bozka dezaten: burdin hesiak BAI EDO EZ
 
KONTZENTRAZIOA
Udaletxearen aurrean.
Ostegunean, 2022/02/24, 18:30etan
Eta 19: 00etan kalejiran joango gara Atxuriko kantxetaraino."