Hitzarmena eguneratzeko borrokan jarraitzen dute autoeskoletako langileek

uriola.eus 2022ko ots. 24a, 11:23

Deustuko Agirre Lehendakariaren kalean egon dira goizean autoeskoletako langileak protesta egiten

Duela hamabi urte eguneratu zen azkenengoz irakasleen oinarrizko lan baldintzak arautzen dituen dokumentua. Bada, hori moldatu eta soldata zein lansaio arloetan hobekuntzat txertatzeko ordua dela diote beharginen ordezkariek, eta negoziaketak bertan behera geratu zirenetik, hau da, uda hasieratik, protestan ari dira.

Joan den ikasturtearen hasieran abiatu zituzte negoziaketa mahaiak, eta ekainera arte iraun dute elkarrizketek. "Ez genuen akordiorik lortu, eta orduan grebekin hasi ginen", azaldu du Ana Alonsok, Bizkaiko Autoeskoletako Langileen Elkarteko presidenteak. Hain zuzen, elkarte hori izan da grebak deitu dituena, ELA sindikatuarekin batera. Ekainean egin zuten lehenengoa, eta hortik aurrera, hilero astebeteko edo bi asteko grebak izan dituzte. Oraingoan astean ere greba egiten dihardute, eta datorrenean ere hala egingo dute. Alonsok zehaztu duenez, gatazkarako irtenbide egokia erdietsi arte protesta egiten jarraitzeko asmoa daukate.

"Gure arazoa da hitzarmena izoztuta daukagula duela hamabi urtetik. Beraz, orain soldatak eta lansaioak eguneratzeko eskatzen ari gara". Horretarako, greba egun hauetan elkarretaratzeak, kotxe karabanak, manifestazioak eta bestelako protestak egiten dabiltza.