Egia ote Emakumearen Eguna New Yorken kixkali zen oihal-fabrika haren ondorio dela? Ez. Orduan, zergatik hori eta made in Hollywood kutsuko beste legenda batzuk errepikatzen dira urtero Martxoaren 8aren bueltan? Maria Gorosarriren ustez, mugimenduaren genealogia faltsuak ontzat emateak feminismoa hutsaltzen du. Ez da feminismoa hutsaltzeko bide bakarra, CONTRA LA BANALIZACIÓN DEL FEMINISMOn frogatu duen bezala. Liburu horretan gaur egun feminismoan eztabaidagai diren ia gai guztiak jorratzen ditu. Azaroan aurkeztu zuenetik, Mariak ez du ekitaldi publikoetan parte hartu. Beraz, ostegunekoa oso aukera ona izango da bere arrazoiak zuzenean ezagutzeko, Martxoaren 8aren bezperetan, gainera. Ekitaldia EUSKARAZ izango da.