Bertso Errondak orotariko bertso eta partaideak utzi dizkigu jada. Atzo, Zirika espazioan hirugarren saioa ospatu zen eta beste bi besterik ez dira geratzen. Hiru egunetan zehar hurbildutako publikoak, gazte bertsolarien errimaz gozatzeko aukera izan dute aspaldiko partez. Izan ere, 2020an erdixka geratu zen pandemiaren ondorioz eta aurreko urtean ezin izan zen egin.
Lehen saioa Adaxkan ospatu zen eta Enare Muniategi, Ander Ucelay, Eire Salegi eta Josu Ibargurenen txanda izan zen. Taberna jendez gainezka, bertsolarien sormena berriz entzuteko gogoa zegoen. Lau partaideak ez zioten publikoari huts egin eta esaldi interesgarriak utzi zituzten.
Barreak eta giro ona nagusitu ziren; horiekin batera, Josu Ibarguren atera zen garaile lehen saio horretan. Ikasten duen medikuntza karreran eta bere trebetasun sozialak jarri zituen hasierako agurraren erdigunean.
Eskerrik asko laukote eta hurbildutako guztiei!
— #ErrondaLibre (@ErrondabideKE) February 22, 2022
Plazerra izan da! pic.twitter.com/urmTIwNPa9
Ze ondo pasatu dugun gaurko saioan #BertsoErronda.n!
— Zirika! herri gunea (@ZirikaBilbo) March 1, 2022
Hurrengo astean @BIRA_Kultura.n elkar ikusiko dugu! pic.twitter.com/HUlK6N3r5I