Goirizelaiak gogorarazi du ospitaleko hainbat profesional Osasun Sailaren erabakiaren aurka agertu direla eta sinadura bilketa arrakastatsua egiten dihardutela. Bada, EH Bildu bat dator eskariarekin, eta zerbitzua Basurtuko ospitaletik kentzea "ulertezina" dela uste du: “Hori dela eta, Udal Gobernua erabaki horren aurka ager dadila eskatzen dugu, eta Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola bi ospitaleetan, Basurtun zein Gurutzetan, bihotzeko kirurgia mantententzeko eusteko, espezialitate horretako erreferentziazko zentro publikoak izan daitezen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan”.
Ebakuntza kardiakoen zerbitzua zentro bietan egitea bateragarri bezain beharrezkotzat jo du Goirizelaiak, eta azpimarratu du zazpi-zortzi hilabeteko itxaron zerrendak daudela gaur egun bietan. Uste du, halaber, bost urte soilik martxan daramatzan zerbitzua orain Basurtutik kentzeak ez duela zentzurik.