2022/03/17 19:30

Hitzaldia

Euskal literaturaren historia sobrenatural bat

Euskal literaturaren historia sobrenatural bat
Itsasmuseum, Bilbo
Aretoa

Artistak

Irati Jimenez

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Ordua

19:30

Testamendu Zaharrean sugeak Ebari esandako hitzak abiapuntu hartuz idatzi du Irati Jimenezek bere azken lana, “Begiak zabalduko zaizkizue” izeneko saiakera literarioa.

Euskal literaturaren azterketa sakonaz gain, ariketa literarioa egiteko eta baloratzeko tresnak eskaintzen dituen lan mardula, narratibazko bere lanen estilo literarioan idatzitakoa. Urteetako ikerkuntza lana biltzen duen lan hori oinarri hartuta osatu du “Euskal literaturaren historia sobrenatural bat” izeneko ikuskizuna.

Bideo-lanen eta musikaren laguntzarekin egindako proposamen eszeniko bat, abadeek idatzitako literatura pobre bat kontsideratu izan dena hori askoz gauza interesgarriagoa dela frogatzen duena eta euskal literaturaren ozeano ilunean bidaiatzera gonbidatzen gaituena. Gure literaturaren botereaz jabetu gaitezen eta orain arte ezezagunak zitzaizkigun lurraldeak deskubritzerakoan, bere edertasun hordigarriak lilura gaitzan.