Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Broken Brothers Brass Band, Hedoi Etxarte, Xabier Erkizia |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
60 min |
Ordua |
19:30 |
Azken udazkenean, Hedoi Etxartek bere hirugarren poema liburua, Sortaldekoak aurkeztu zuen. Memoria pertsonalari, eguneroko bizitzari, iragan intimoari eta genealogia familiarrari buruzko 64 poemek osatzen dute liburua. Aldi berean, ikus-entzunezko hiru pieza osatu ditu. Lehena Zerua eta sua izan zen, bigarrena, Usozaleak eta hirugarrena, oraindik plazaratu barik, Merced karrikatik gatoz.
Antonio Tabucchik adierazi bezala, liburu baten baitan ez dago soilik irakurleek bilatutakoa. Liburu bat zabaltzeko modu bakarra liburutik alde egitea da: “bizitza batek ez du soilik egiten duguna; are gehiago, egin ezin duguna ere hantxe dago, egitea amesten duguna”.
Unibertso poetiko hau aurkezteko poeta nafarrak Broken Brothers Brass Band eta Xabier Erkizia soinu gile aparta, bildu ditu eta diziplinarteko sorkuntza harrigarri bat eszenaratuko du.