Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Imanol Sarasola, Xendarineko Ahizpak, Zaloa Ipiña |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
60 min |
Ordua |
11:30, 13:00 |
Igandean vermutaren ordua artearekin partekatuz. Martzana kaian kokaturiko Marzana arte galerian dugu hitzordu hau. Bertan Zaloa Ipiña artistaren erakusketa ikusteko aukera izango dugu. Bidaide herri-musika izango dugu, Baigorritik datozen Xendarineko Ahizpen ahotsekin. Bi kantari hauek Pirinioetako maldetako herri-kantak a capella jokatuko dituzte. Hirugarren osagaia vermuta izango da. Acha upeldegiak sortzen duen vermutak historia luzea du eta historia hori kontatzera Imanol Sarasola sommelierra etorriko zaigu. Begietan hormetako pinturak, belarrietan herri-kantak eta ahoan vermuta. Hiru esperientzia bat egina. Igandeari ezin zaio gehiago eskatu.
Hizkuntza aniztasunari eta ekologia linguistikoari buruzko proiektua artistiko bat da erakutsiko dudana.