Aretoa | |
---|---|
Artistak |
Alaine Agirre, Amaia Agirre, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Olatz Salvador |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena |
90 min |
Ordua |
12:30 |
Alaine Agirreri esan genion Geroari begira jartzeko eta horren ondorioz “Gerorik balego” testu originala eta zirraragarria sortu du. Idazkia abiapuntua dugu ikuskizun hau ehuntzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal) eta musikari bat (Olatz Salvador) arituko dira eszenan. Hausnarketa poetiko hau kate begi berri bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu ditugun amaiera ekitaldietan. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen gara. Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheimen auditorioa.