Langileak eta autobus zerbitzuaren erabiltzaileak nozitutako erasoa “energikoki deitoratu” du Bilbobusen enpresa batzordeak. Zehaztu dute emakumea erasotu zuela bere bikotekideak, eta gidariak esku hartu zuenean, azken hori ere kolpatu zuela gizonezkoak.
“Emakumeekiko indarkeria, edozelakoa dela ere eta bizitzaren edozein esparrutan gertatzen dela ere, gizarte osoaren konpromisoa da. Hala ulertzen du Bilbobuseko Enpresa Batzordeak, eta aldarrikapena bere egiten du”, adierazi dute gertakarien harira zabaldutako oharrean.
Bada, lankidearen jokabide egokia azpimarratu dute: “Kalteak are handiagoak izatea ekidin zuen bere jarrerari esker eta bere osotasun fisikoaren kontura”.
Bilbobuseko langileek “kalitatezko zerbitzu publikoa emateko” konpromisoa dutela adierazi dute, eta ez dutela onartuko doako erasorik. “Hori dela eta, instituzioei eskatzen diegu beharrezko neurriak har ditzaten, erasook zigorgabe gera ez daitezen”. Azkenik, elkartasuna adierazi dieten guztiei eskerrak eman dizkiete.