Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak

uriola.eus 2022ko mar. 8a, 08:30

Martxoaren 8a izanik, herritar ugari kalera aterako da berdintasuna aldarrikatzeko asmoz. Bilboko mugimendu feministak urtero deitzen duen manifestazioa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik, eta hainbat auzotatik zutabeak antolatu dituzte. Itaiak ere egin du deialdia, 18:30ean abiatuko dena Indautxu plazatik.

Zaintza sistema publikoaren aldekoa izango da Bilbo Feminista Saretzenek deitutako manifestazioaren aldarri nagusia. Aipatu bezala, 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik, eta Kale Nagusia zeharkatu ostean udaletxean amaituko da.

Bada, hiriko hainbat auzoko talde feministek zutabeak antolatu dituzte deialdi horrekin bat egiteko. Honako hauek dira hitzorduak:

  • Santutxu: 18:30ean Egunkaria Plazan
  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Alde Zaharra: 18:45ean San Anton zubian
  • Errekalde: 19:00etan plazan
  • Indautxu: 19:15ean Indautxu plazan
  • Uribarri: 18:30 Traukoko oinezkoen gunean
  • Deustu: 19:00etan Done Petrin
Itaia ere kalera

Emakumeen Antolakunde Sozialistak (Itaia) ere, bere aldetik, manifestazioa deitu du gaur arratsalderako. 18:30ean abiatuko da Indautxu plazatik, eta lelo nagusia honako hau izango da: Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!.