Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, uztailean Piriniotako gailurrak argiztatzeko ekimena jarri dute martxan. Bada, Bilbotarrei bost gailur egokitu zaizkie, eta egitasmoa antolatzen hasteko aurkezpen ekitaldia egingo dute martxoaren 15ean. 19:00etan izango da, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean.