Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak erabat elektrikoa den autobusa aurkeztu du gaur, bihartik aurrera Bilbobusen flota osatuko duena. San Mames - Arabella lineako zerbitzua emango du, eta modeloa Irizar ie Tram izenekoa da.
"Bilbobus berri hau bere diseinu futurista eta minimalistagatik nabarmentzen da, eta berezia izango da hiri-ibilgailuen flotan. Era horretan, beste urrats bat egingo dugu Bilbobusen flota seguruagoa, irisgarriagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izateko egiten dugun ahaleginean", adierazi du Nora Abetek, Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak, ibilgailu berria aurkezteko ekitaldian.
75 bidaiari garraia ditzake autobusak, eta azken belaunaldiko litiozko bateriek higiarazten dute; hala, egun oso batean zerbitzu emateko adinako autonomia dauka, udaleko arduradunek azaldu dutenez.