2022/03/15 19:00
Kontzentrazioa egingo dute Bidasoa ibaian gazte bat desagertu izana salatzeko. Bilborako deialdia 19:00etan egin dute, Zubizuri eta Guggenheim artean.
Jarraian, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak plazaratutako oharra:
MIGRATZEAGATIK HERIOTZA GEHIAGORIK EZ
EBren mugak ixteko politikaren ondorioz, martxoaren 12an, larunbata, Bidasoan gazte migratzaile bat desagertu da berriro ere, muga zeharkatzen saiatzen ari zela.
Hau gutxi balitz, asteburu honetan Boli Kostatik, Senegaldik eta Gineatik zetozen 44 pertsona hil dira Atlantikoan, Kanarietara iritsi nahian gertatutako hondoratze batean. Eta beste 19 Egiptotik eta Siriatik etorritakoak, Mediterraneoan, Libiako kostaldearen parean. “Heriotzarik ez erantzunik gabe” ozen aldarrikatu nahi dugu.
Bizilekua uzteko arrazoiak salatu nahi ditugu: inposatutako gerrak eta diktadurak; baliabide naturalen expoliazioa eta honek eragiten duen krisi klimatikoa eta herrialde aberatsen neurrigabeko kontsumoa.
Europar Batasunaren migrazio-politikaren helburua migratzeko eskubidea kriminalizatzea da, eta horrek, alde batetik, mugak ixtea eta migrazioari eusteko planak dakartza, urtero milaka pertsona hiltzen dira bideetan edota mugetan;
Bestetik lege arrazistak ezartzen dituzte, honela eskubiderik gabeko klase sozial bat sortu dute.
Migratzeko eta asilorako eskubidea gezur galanta dira Europa honetan. Ukrainako errefuxiatuei aplikatzen zaien Nazioarteko Babeserako eskubidea migratzera behartutako pertsona guztiei, jatorria edozein izanda ere, aplikatu behar zaie.