Hilabete berri bat dator eta horrekin Darabilboren egitaraua. Hasiera emateko apirilaren batean Korrikari emango zaio espazioa. Santutxu eta Txurdinaga auzoen artean bi orientazio-saio egingo dira. Bi ordu iraungo du bakoitzak. Bata goizean 08:00etan eta bestea arratsaldez 16:00etatik aurrera.
Ez da izango lehen eguneko ekintza bakarra. Izan ere, Edorta Jimenez, Mundakako idazleak, literatur hitzaldia egingo du Otxarkoagako auzo-etxean 18:30ean. Hurrengo ekintza apirilaren 5ean izango da, astearteko 10:00etan. Andrea Larrea eta Nahia Zeziaga On ekin nutrizioa-ko kideak nutrizio tailerra emango dute Santutxuko udaltegian.
Hurrengo egunean, Korrikari utzi diote lekua. Izan ere, apirilaren 6an Bilbo hartuko du ekitaldiak. 19:28an Elorrietatik sartuko da eta bost ordutan zehar hiriko kaleetatik ibiliko da 23:31n Zorrotzatik ateratzen den arte. Denbora horretan egingo duen ibilbidea AEK-ko webgunean ikusi daiteke.
Gelditu barik hurrengo egunean kakorratz-laneko tailerra egingo da Uribarriko udaltegian. Laugarren saioa izango da eta Jaka egingo da arratsaldean, 18:30ean. Saio honen ostean Aste Santua etorriko da eta hilaren 26an izango da azken ekintza. Txaramelaren eskutik pasta agroekologiko eta artesanala egiteko tailerra egingo da. Laboren izango da 18:30ean.
Ekintzetan parte hartzeko, familiako jardueretan izan ezik, 16 urte izan beharko dira eta aldez aurretik Darabilboren web orrian izena eman beharko da.