Badatoz IX. Antzerki Arineko Jardunaldiak Bilboko Pabellón 6-era

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko mar. 29a, 08:30

Euskerazko eta gaztelaniazko 16 obra dagoz egitarauan.

Apirila antzerki arinaren hilea da Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Aurten be, urteroko hitzorduari eutsita, IX. Antzerki Arineko Jardunaldiak egingo ditue, apirilaren 1ean hasita. 24ra bitartean, 16 antzezlan ikusi ahal izango dira, 11 gaztelaniaz eta bost euskeraz. Danak dira estreinaldiak.

Asteburuetan izango dira saioak, bakotxean lau saio. Normalean, hiru obra gaztelaniaz emongo ditue eta beste bat euskeraz, asteburu baten egongo dan salbuespena kenduta: hor euskeraz bi eta gaztelaniaz beste bi programau ditue. Zapatu arratsaldean eta domeka goiz eta arratsaldean izango dira emonaldiak, hortaz, igaz publikoak hain ondo hartu zituan domeka goizetako saioei eutsiko deutsie.

Beste urte batzuetan, Pabilioi 6 eraikin nagusian ez eze, Gazte Konpainiaren egoitzan be antolatu izan ditue saioak. Aurten, baina, azken hori obretan dago eta, beraz, Pabilioi 6-n izango dira guztiak. Edozein kasutan, alkarren alboan dagoz eraikin biak.

Sarrerak bonuen bidez erosi ahal izango dira, webgunean edo lehiatilan. Lau obra ikusteko bonua 17 euroan salduko dabe, eta saio bikoa, 10 euroan. Azken honeek lehiatilan eta egunean bertan baino ez ditue salduko.

Aurtengo edizinoari jagokozan sariak honeek izango dira: Muntaia onenari Alex Angulo saria; Euskerazko Lan Onenari Kriseilu Saria; Cafe Bar Bilbao-Tartean produkzinoarako laguntzinoa; Antzezle Onenaren Saria; eta Publikoaren Saria.

Antzerki Arineko topaketa honek ondorengoen babesa dau: Bizkaiko Foru AldundiaBilboko UdalaTartean TeatroaCafe Bar Bilbao eta Pabilioi 6 Antzerki Laborategia.

Argibide gehiago eta egitaraua hemen.