2022/04/01 19:00

Proiekzioa

'Noiz utziko dio euria egiteari'

'Noiz utziko dio euria egiteari'
Bizkaia Aretoan EHU , Bilbo
Performance zinematografiko bat da Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken proiektua. Durangoko Azokako Irudienea gunean estreinatu ondoren, Bilbon eta Laudion ikusteko aukera izango dugu apirilean.

EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan izango da lehen emanaldia, apirilaren 1ean, ostiralean, 19:00etan. 40 lagunentzako murgiltze-esperientzia zinematografiko berezi bat izango da,antzerkiaren eta zinemaren artean dagoen lurralde berezi baterako bidaia. Sarrera doakoa da, leku guztiak bete arte.
Noiz utziko dio euria egiteari dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen-landa, eta izen bereko Piszifaktoriaren kaleko ikuskizunean oinarrituta dago. 23 minutuko iraupena duen film esperimentalak 2071. urtera eramango gaitu, ordurako izango dugun gizartearen inguruan hausnarketa egiteko.
 
Guillermo Ordás arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz. Harekin batera aritu dira Irati Agirreazkuenaga, produkzio lanetan, eta Mikel Ayllon, gidoilari lanetan. Musika, berriz, Igor Arzuagak sortu eta nahastu du. Pantailan Agirreazkuenaga, Ayllon eta Arzuagaren gorputz eta ahotsak ere ikusiko ditugu. Kameren atzean, Betitxe Saitua arduratu da jantziez eta Pablo Ibarluzea aholkularitza artistikoaz.