2022/04/01 19:00

Musika saioa

Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra

Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra
Enkarnazioko eliza (Atxuri), Bilbo

Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartearekin lankidetzan, Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestraren kontzertu bat antolatu dute Atxuriko Enkarnazioko elizan, datorren ostiralean, apirilak 1, 19:00etan.

Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Kontzertu honetan, Daniel entzuleek S. Barber-en harietarako Adagio; Mozart-en Ave Verum; Jean Racine-ren Cantique eta G.Fauré-ren Requiem gozatuko dituzte.

Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra 1977an sortu zen. Orduan, musikaren eta bereziki ahots-musikaren zaletuek erabaki zuten euren musika-ametsa gauzatzea eta ahots talde bat sortzea: Bilboko Ganbera Abesbatza. Urtebete beranduago, Bilboko Ganbera Orkestra jaio zen. Haren lehenbiziko emanaldia 1979an izan zen. Ordutik aurrera, taldeak Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestra izena jaso zuen eta ehunka kontzertu eman ditu Bizkaiko hiriburuan, Bizkaian zehar bili da, eta Estatuko eta Estatutik kanpoko hainbat hiri bisitatu ditu, kalitatezko errepertorio batekin: kultua, bikaina, baina malgua eta berritzailea.

Oraingo honetan, Daniel Garay izango da zuzendaria, eta Irene Ojanguren sopranoa eta Patxi García Garmilla baritonoa arituko da beraiekin.