2022/03/30 19:00

Elkarretaratzea

Palestinar lurraren eguneko elkarretaratzea

Palestinar lurraren eguneko elkarretaratzea
Areatza, Bilbo

Palestinako Lurraren Eguna dela eta, martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat
mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko. Bilboko kasuan, Areatzan egingo dute kontzentrazioa.

Jarraian, deitzaileek zabaldutako oharra:

"1976ko martxoaren 30ean, herri
palestinarrak greba orokorra deitu zuen,
Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak
lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak
"Israelgo herritartasuna" zuten zazpi gazte
palestinar hil zituen, 2.100 hektarea
palestinar lurren konfiskazioa geldiarazteko
manifestatzen ari zirenak, juduentzako
koloniak eta entrenamendu militarrerako
eremu bat eraikitzeko asmoz.
Herri palestinarraren aurkako kolonizazio,
garbiketa etniko eta apartheid prozesua ez
da eten ordutik. Gaur egun, 1976an bezala,
Israelek palestinarren lurrak lapurtzen
jarraitzen du, eta, horretarako, era
guztietako azpiegitura militar eta zibilak
erabiltzen ditu, hala nola Apartheid Harresia,
legez kanpoko koloniak eta lege arrazistak.
Palestinarrak bere lurretarako sarbiderik
gabe geratu dira, eta milaka familia
palestinarrek etxetik alde egin behar izan
dute, baita Ekialdeko Jerusalemen ere.
Eta, horretarako, nazioarteko
komunitatearen eta enpresa multinazionalen
konplizitatea du Israelek. Euskal Herrian 3
urte daramatzagu CAF trenbideen euskal
enpresak Jerusalem eta Israelgo legez
kanpoko koloniak lotuko dituen tranbiaren
eraikuntzan parte hartzearen aurkako
kanpaina bultzatzen".