Jarduera bereziak Euskararen Etxean Aste Santurako

uriola.eus 2022ko mar. 30a, 13:12

Euskararen intrpretazio zentroa (Irudia: Euskararen etxea)

Apirilaren 11tik 23ra egongo da irekita eta egun horietarako jardueren eskaintza berezia prestatu dute. Haurrentzako, familientzako eta helduentzako jarduerak egongo dira Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketaz gainera

Euskararen Etxeak ez du atsedenik hartuko Aste Santuan eta bi asteetan zehar (17an eta 18an itxita egongo da) adin guztietako publikoak disfrutatzeko ekintzak prestatu ditu. 

Ohikoa den moduan Euskararen Interpretazio Zentroa erakusketa eskainiko du. Tren geltoki baten bitartez euskararen bidaia irudikatzen du lekuak, hizkuntzari buruzko zehaztasunak era erakargarri batean ezagutu ahal izateko. Bakarka edo taldeko bisitatu daiteke eta euskarari buruzko izan arren, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez bisitazteko aukera ematen du. Astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai. Goizetan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara. Sarrera doakoa da.

Euskal Alien Nazioa ihes-gela beste aukeretako bat izango da. Modan daude mota honetako ekintzak azken urteetan eta Euskararen Etxeak horretaz baliatu nahi izan da. Oraingo honetan, euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu behar da aretotik ihes egiteko. Ordu bateko bi txanda egingo dira egunero arratsaldetan. Lehena 16:15etan eta bigarrena 17:45etan.

Azken aukera familiarrena izango da: Hostopostoak. Familiak, kuadrillak edo aisialdiko taldeak lau eta hamar urte bitarteko umeekin joateko proposamen "dibertigarri zein "hezigarria". Mahai-jolas erraldoi baten bidez euskaraz eta familian jolastea bilatzen da. "Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina", azaldu du Euskararen Etxeak. Goizez izango da eta orud bateko hiru txanda egingo dira egunero. 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.