2022/04/04 19:00

Mahai-ingurua

Gaurkotasunarekiko topaketak: Dani Álvarez, Mikel Reparaz eta Sami Naïr

Gaurkotasunarekiko topaketak: Dani Álvarez, Mikel Reparaz eta Sami Naïr
Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak APIRILAREN 4AN, ASTELEHENEAN, hartuko du “Gaurkotasunarekiko Topaketak” Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloaren beste hitzordu bat. 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Oraingo honetan, Ukrainako gerrak Frantziako Presidentetza Hauteskundeei eta Emmanuel Macroni, Frantziako egungo presidenteari eta hurrengo hauteskundeetan hautagai izango denari, nola eragingo dien eztabaidatuko dute.

Horretarako, Bidebarrieta Kultugunean izango da Sami Naïr, politologoa, geopolitikan eta migrazioetan aditua eta hainbat libururen egilea; besteak beste, “La inmigración explicada a mi hija” (2000), “El imperio frente a la diversidad”, “Europa mestiza” edo “Acompañando a Simone de Beauvoir: Mujeres, hombres, igualdad”.