Korrika Bilbotik igarotzen deneko zuzenekoa emango du Uriolak

uriola.eus 2022ko api. 4a, 16:00

19:30ak baino lehenxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik ateratzen den arteko irudi guztiak ikusi ahal izango dira webgune honetan. Horrez gain, biharamunean egunak utzitako argazkirik eta bideorik onenak ere zabalduko ditu atariak.

Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean, eta Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iristen den arte.

Jarraian datorren zerrendan ikus daiteke euskararen aldeko lasterketa hiriko hainbat lekutatik zein ordutan igaroko den azaltzen duen aurreikuspena:

  • Elorrieta 19:28
  • Deustu 19:47
  • Uribarri 20:00
  • Txurdinaga 20:20
  • Otxarkoaga 20:26
  • Santutxu 20:40
  • Abusu 21:00
  • Miribilla 21:30
  • Irala 21:36
  • Errekalde 21:50
  • Zazpi Kaleak 22:13
  • Udaletxea 22:26
  • Puppy 22:35
  • Plaza Biribila 22:53
  • San Mames 23:19
  • Basurtuko ospitalea 23:31
  • Zorrotza 23:48

Webgunearen bitartez furgonetatik hartutako irudiak emateaz gain, lekuan bertan ere jarraipena egingo dio Bilboko Uriolak 22. Korrikari, Twitter kontuaren bidez. Bien bitartean, azken edizioko irudien laburpena ikus dezakezue jarraian: