Kapitalaren zapalkuntzen aurrean: memoria, autodefentsa eta klase elkartasuna.

Jendarte kapitalistak dakien modu bakarrean jarraitzen du bere bidea: balorizazioaren logika hotzari jarraituz eta bitzitzak suntsituz. Lokatzetik eta odoletik jaioa, hau areagotu bakarrik ez da egin, burgesia kontrakoa sinistarazten saiatzen den arren. Sarraski ekologiko-pandemikoak eta guda inperialistak inoiz baino presenteago daude eta testuinguru horietan sufritzen dugun biolentzia zuzenak, pobrezia areagotuko duten neurriak ezartzeko bakarrik dira erabiliak burgesengatik.

Langile klaseak bizitzeko behar duen guztia esponentzialki prezioz igotzen da: etxebizitzen alokairua, berotzeko eta telelanerako behar dugun energia eta jaten ditugun jakiak. Soldatak eta laguntzak jeitsi egiten dira inflakzioa goruntz doan bitartean, gure bizitzak are gehiago txirotuz. Langabeziak ere hazkuntza bat jasan duen arren lan jardunaldiak ez dira murriztu eta haien lan-postuak mantentzeagatik "pribilejiatuak" direnen bizkarrean geratzen dira.
 
1886ko Maiatzak suposatu zuen inflexioa eta gero, langile klasearen garaipen historikoak berriro daude mundu osoko burgesiaren eraso baten mehatxupean. Honek beti jotzen du biolentzia mota ezberdinetara, gazte eta pertsona migratuek egunerokotasunean bizitzen dutenetik, sistematikoa den biolentzia patriarkalera. Bitartean, auto-antolakuntzarako eta erresistentziarako edozein saiakera errotik moztua izaten zaiatzen da edo erreformismorako bidera eramaten da. Autodefentsa feminista zein klase autodefentsa dira pairatzen ditugun erasoei aurre egiteko modu bakarra, gaitasun iraultzailea lortzeko bezala, antolatuz helburu handiagoak lortzeko.
 
Honetarako, ezinbestekoa da langileriaren memoria. Ez datza kontsigna historikoak errepikatzean, ezta erromantikoki iraganera bueltatzean ere ez. Lan hori partidu eta sindikatuek egin dezatela, eta jarrai dezatela "soldata duin bat, lanaldi duin batengatik!" aldarrikatzen. Zortzi ordu horietako garrantzitsuena ez zen lantokian gertatzen zena, kanpoan ematen zena baizik. Garrantzitsuena, denbora librea zen, elkarrekin egoteko, elkartasunerako, kide izateko, jarduera iraultzailerako. Izaera erradikal hori berreskuratu beharko genuke, eta horretarako sozialdemokraziak proposatzen dituen era eta edukietatik atera.
 
Guzti honengatik, Maiatzaren 1ean manifestazio berri baterako deia egiten dugu. Elkarri lotzeko, era autonomoan elkar eraikitzeko eta irmoki ohiukatzeko: Soldatapeko lanaren sistemaren abolizioa!
 
 
Bilboko Langile Autodefentsa Sarea