Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, matematikak protagonista dituen “Matematika eguneroko bizitzan” izenekoa zikloaren beste edizioari emango dio hasiera.
Lehenengo hitzaldia APIRILAREN 28an izango da, OSTEGUNA, eta izenburu hau izango du “Criptografía y matemáticas: una breve historia de victorias y derrotas”. Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta zikloaren barruan egingo diren lau ekitaldietako lehena izango da, besteak maiatzaren 5, 12 eta 19an ospatuko dira.
Lehen topaketa kriptologiari buruzkoa izango da. Aurkarien aurrean informazioa segurtasunez erabiltzeko zientzia eta arte horrek bilakaera liluragarria izan du lehen zibilizazio ezagunetatik Interneten arora arte. Hitzaldi honetan, publikoa kriptografiaren erabileraren adibide bitxi eta liluragarrienetako batzuetatik ibiliko da, esparru militarretik hasi eta bikotea aurkitzeko aplikazioetara. Gainera, matematikak teknika kriptografikoen arrakastetan eta porrotetan duen funtsezko eginkizunari buruz hausnartzera gonbidatuko da.
Hitzaldia María Isabel González Vascok emango du, Matematika Aplikatuko katedradunak Juan Carlos Erregea Unibertsitatean (Madril). Matematikan lizentziaduna eta doktorea Oviedoko Unibertsitatean, duela hogei urte baino gehiagotik Kriptografia Matematikoaren hainbat arlotan ikertzen dihardu. Diziplina anitzeko profila duenez, hainbat herrialdetako zientzialari askorekin lan egin du, bai esparru akademikoan, bai industrialean. Arloan 50 ikerketa-lan baino gehiago, bi patente eta Taldeen Teoriari eta Kriptografiari buruzko liburuki monografiko bat idatzi ditu, eta, gainera, dibulgazio-lan handia egin du. Esparru horretan, “CryptoGo” karta-jokoaren egilekide izateagatik nabarmentzen da, publiko espezializatugabeari kriptografia simetrikoa irakasteko erabiltzen baita.