Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da – La música me divierte” programaren kontzertu didaktikoen beste edizio bat jarri du martxan.Kontzertuak Bertendona Institutuan izango dira.
Sarrerak salgai daude dagoeneko bilbaokultura.eus. Sarrera kopuru txiki bat gordeko da aretoan bertan saltzeko, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik.
Maiatzak 13, , 19:00etan.
DÚO SOKAIRE “CLÁSICOS AL SOKAIRE”
Itxaso Díez, Noemí Santamaría: biolina
Sokaire biolin-jotzaileen bikoteak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu. Tresna akustiko eta elektrikoekin batera, esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide batean gidatuko gaituzte, umore apur batekin.