Aste Santuaren ondoren, Bilboko La Fundición aretoan bueltan izango dira ikuskizunak. Ángela Carbajo getxotarraren flamenko berriaren ikuskizuna izango da lehena eta Rosa Sanz valentziarrarekin batera "CuCú" ikuskizuna aurkeztuko du zuzenean. Bi emanaldi egingo dira, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, eta dagoeneko sarrerak (14 € + gastuak) ia agortuta daude lehen datarako. Bi dantzariek Jerez de la Fronteran ezagutu zuten elkar, flamenkoa ikasten ari zirela Cádizko Unibertsitatean, eta han sortu zen lan-harremanak haien interesak batu eta erabat garaikidea den flamenkoko sorkuntzak egitera eraman ditu. “CuCú”n (bien artean ekoitzi, koreografiatu eta interpretatutako muntaia) ez dago dandardun batarik edo modu argian bereizitako estilorik. Hori beharrean, dantza eta interpretazioaren arteko konbinazio berria dela esan daiteke. Ikuskizunak bizitzako helburuen eta egunerokoan benetan lortzen denaren arteko aldearen inguruko gogoeta egiten du. |