2022/05/07 19:00

Dantza

'Hotza'

'Hotza'
La Fundición aretoa, Bilbo

Maiatzaren 7an, Mizel Theret-en, Frantziako dantza garaikidearen erreferentearen, lan berriaren, "HOTZA"ren, estatu mailako estreinaldia egingo da La Fundiciónen. Theret, 80ko hamarkadan Parisen ibilbide oparoa izan ondoren, Iparraldean, Biarritzen, jarri zen bizitzen ekoizpen-lan pertsonalagoak egiteko helburuarekin. Orain, lau hamarkada jardunean egon ondoren, Bilbora itzuliko da berriz 61 urterekin, bere Trasversée konpainiarekin, “Hotza” lana antzezteko. Ikuskizun berezi honek kontenplazio barea eta gozamen patxadatsua bultzatzen du, etengabeko asaldura, zarata eta distrakzioen aurrean. Patxada, lasaitasuna eta normalean dantzan ikusten diren ez bezalako gorputzak azalduko dira agertokian bi helbururekin: bizitzako momentu guztietan dantza egitea posible dela erakustea eta, dantza akrobaziaz gain, keinuaren poesia era badela agerian uztea. “Hotza” bi soloz osatutako lana da: Theretek berak egina bata, eta Bertha Bermúdez nafarrak antzeztutakoa bestea.