Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri bati hasiera emango dio apirilaren 27an, `Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloarekin, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada ardatz duen ziklo berria.
`Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloari hasiera emateko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta protagonizatutako ‘918 gau’ proiektatuko da. «Gizataldearen zentzuaren galera eta bizitza berri baten ahalegina gogorarazten duen narrazio zatikatua» da, haren hitzetan. Epaimahaiak eta publikoak saritu dute lana Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian - Punto de Vista, DocLisboa eta Torino Film Festival.
Ostegunean, apirilaren 28an, filmaren proiekzioaren ondoren, Arantxa Santesteban zuzendariarekin solasaldia izango da.