Garagardoaren osagaiak aztertu eta ezaugarriak aldatu ahal izatera bideratuta dagoen metodo zientifikoak artisau garagardoaren ekoizleei zerbitzua eman nahi die, lehen urratsak ematen dituztenei zein merkaturatu egiten dituzten ekoizle txikiei. Hala, haiekin batera proiektuaren enpresa bideragarritasuna aztertzen ere hasiak dira ikasleak.
Metodologia horri esker, posible da ekoizleak nahi duen alkohol-gradura hurbiltzea, kolore gehiago edo gutxiago ematea edo mingotsa izatea, besteak beste. Gainera, laborategiko faserik espezializatuenean, zaporeetan ñabardurak eta lupuluen hobekuntzak bezalakoak sar daitezke.